BOCCACCIOREN DEKAMERONE TIPI BAT
Giovanni Boccaccio

euskaratzailea: Gabriel Aresti
L. Haranburu, 1979

 

 

Hauk dira Sarrhanceko paperac

nic, 

Bela Penitentialeac,

Sarrhanceco clausterioan,

heuscara barbaro batez valiaturic,

scribatu nituenac.

Hiru lehenac,

hiru translatione dira;

lehena,

orain iracurtzen hasten duçuen hau,

Italiaco erdara vulgarretic

translatatu nuen,

eta Boccaccioren Dekamerone Tipi bat da.

Bigarrena,

latin vici eta eternaletik translataturic,

Arça-Poetaren hiru Carmina ditu,

bata poetria berrian,

eta beste biac

poetria

çaharrean.

Hirugarren (eta azquen) translationea

Espainiaco erdara vulgarretic

Dom Quixotte Manchacoaren novellaren

abbreviatione bat da.

 

Ene hegatsa çorrotz cedin

eguin nituen translationeoc,

Schola-mendico bronceak hobequi

transcribitzeagatic;

bronce hauetan iracurri nuenarequin

beste hamar paper

bethe nituen.

Eta neure lectione eta lectura guztien buruan,

oraindic guelditu citzaitzadan dembora, arguia eta indarra,

 

neure Graammatica Cantabres Heuskaldunean,

Sarrahanceco clausterioan scribatu nuen azquen paperean,

heuscararen reglac eta legueac

punctuz punctu

aipatzeco.

 

Orain, neure Aragoneko herrira bihurturic,

eztut penitentiaric egiten,

eztut escribitzen,

eztut lectzen,

eta spulchroac igu iquitzen derautadan bityartean,

vicitzea goçatzen dut.

 

BOCCACCIOREN DEKAMERONE TIPI BAT
Giovanni Boccaccio

euskaratzailea: Gabriel Aresti
L. Haranburu, 1979