Koadroa
Arthur Haulot

1976
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Denak ari dira zer edo zertan

harkaitzaren gogorra zulatzen eguzkia
arrakala sor dadin bere burua zartatzen harkaitza
lastopean datorren ura freskatzen arrakala
mandoaren azpirako puzten lastoa

areari tiraka larrainean mandoa
gari azaoak herrestan eramaten area
txirtxilaturiko bihotzetik bihia galtzen garia
arearen kantua edaten bihotza

Bai, denak ari dira zer edo zer ezerezten.

 

Koadroa
Arthur Haulot

1976
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea