Iparburuko esploratzailea
Joseph Brodsky

1978
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

Zakur guztiak janak. Egunerokoan
orri zuririk ez. Emaztearen argazkia
arrosario gisako hitzez betea,
aliritzirako data baten orina masailean iltzatua.
Arrebaren argazkia ondoren. Honi ere errespeturik ez:
lortutako altitudea! Eta, geroz beltzago,
varieteetako dantzarisa baten galtzerdia nola
gangrena zangoan gora.

 

Iparburuko esploratzailea
Joseph Brodsky

1978
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea