Adoreak
Juan Gelman

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea

 

gaitza da gizon batek eta emakume batek elkarri ematen ahal dioten tristura
adarrean mokoka dauden txoriño hauek biak gaitzak diren bezala
eta gaitza da zuhaitza bera ere aurpegian ezagun dituen
eguzkipeko euri horiekin

euria egingo ote? ez ote? kantatuko ote
txoriño horiek berek? jarraituko ote
tristura gaitz horrek jarioan hazian aintzira edo itsaso iduri
gizon baten eta emakume baten artean?

hegan egingo ote tristurak zuhaitzez zuhaitz?
gela bateko pauso bakartiak iduri?
madreporak airean iduri?
ohol iduri zubi iduri baina gogogabetuak maitagabetuak?

adartxo bat erori da aintziran eta badoa
gaitza da gizon batek eta emakume batek elkarri ematen ahal dioten tristura
gaitza den bezala adartxoaren joana aintziran
bere adorean blai

 

Adoreak
Juan Gelman

1973
euskaratzailea: Koldo Izagirre
«Ahalegina», 2004
KM kulturunea