Barne-gaiazko animalia
Juan Ramon Jimenez

Animal de fondo, 1949
euskaratzailea: Joxemiel Bidador
armiarma.eus, 2016

 

29. BARNE-GAIAZKO ANIMALIA NIZ

 

[...]

 

    Eta zu osin majikoan

Hatzematasun maitakorrean laketze osoa

Iraunarazten gaituen bertute nagusia dela

Dakien sentsualitate ederraren

Helburuetan helburua zinen.

 

    Bazinen zu zeu zinela niri pentsaraztekoz,

Ni zeu nintzela niri sentiaraztekoz,

Zu neu zinela niri gozaraztekoz,

Ni neu nintzela aldarrikaraztekoz

Nagoen airezko barne-gaian,

Airezko barne-gaiazko animalea naizen lekuan.

Airean hegal egin ezinean hegoekin,

Orai ni baino gehiago ez dauden airearen haruntzago

Dauden betierekotasun eta amaiezinatasunen ametsa baino nagusiagoa

Den atzematasunaren argian

Hegal egiten dutenak.

 

 

 

29. SOY ANIMAL DE FONDO

[...] Y tú eras en el pozo májico el destino / de todos los destinos de la sensualidad hermosa / que sabe que el gozar en plenitud / de conciencia amadora, / es la virtud mayor que nos trasciende. // Lo eras para hacerme pensar que tú eras tú, / para hacerme sentir que yo era tú, / para hacerme gozar que tú eras yo, / para hacerme gritar que yo era yo / en el fondo de aire en donde estoy, / donde soy animal de fondo de aire / con alas que no vuelan en el aire, / que vuelan en la luz de la conciencia / mayor que todo el sueño / de eternidades e infinitos / que están después, sin más que ahora yo, del aire.

 

Barne-gaiazko animalia
Juan Ramon Jimenez

Animal de fondo, 1949
euskaratzailea: Joxemiel Bidador
armiarma.eus, 2016