euskarari ekarriak

1.524 idazle / 3.958 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

-384 / -322

Aristoteles


Aristotele. Greziar filosofoa (Estagira, Mazedonia, K.a. 384 - Kalzis, Eubea, 322). Hamazazpi urte zituela Atenasen finkatu zen Platonen ikaslea izateko (367-347). Maisua hil zenean (348), Platonen Akademiako dotrinekin ados ez egonik, Atenasetik alde egin zuen, Hermiak, Atarneako tiranoak, bere ondoan onartu zuelarik. Beronen arrebarekin (edo ilobarekin) ezkondurik, Lesbosen babestu behar izan zuen Hermia hil zutenean. 343an Mazedoniako Filipo erregeak deiturik, haren seme Alexandro Handiaren irakaslea izan zen, bai eta haren laguna harik eta Kalistenesen hil zuten arte (325). Dizipuluak aginpidea bere gain hartu eta berehala (335), berriro Atenasen finkatu zen, eta Lizeoa sortu zuen. Hamabi urtez bertan irakatsi zuen Alexandro hil zen arte (323). Mazedoniarren aurkako higikundea berpizturik eta Areopagoak erlijio gabetasunez kondenatu aitzin, Kalzis uhartera ihes egin behar izan zuen. Ondoko urtean hil zen. n Adimen handikoa, Aristotelek giza jakintzaren osotasun ordenatua ikusi zuen filosofian. Silogismoaren teoria eta diskurtsoaren zati eta forma ezberdinen analisiarengatik, logikaren sortzailea da; Organon izenburupean logikari buruz idatzitako obra guztiak bildu zituen. Halaber, Aristotele naturalista izan zen eta izaki naturalak beren bilakabidean aztertzeari Fisika deitu zion. Hartaz dihardu hainbat liburutan: Fisika, Zeruaz, Sorkuntzaz eta endekatzeaz, Animalien historia, Animalien zatiak, Animalien sorkuntzaz, Arimaz. Animalia askori buruzko behaketei eta ikerketei esker, haien ohiturak deskribatu zituen, eta sailkapen zirriborro bat burutu zuen. Beraien egitura eta funtzionamendua ulertu ahal izateko, izaki bakoitzarengan materia eta forma bereizi zituen, eta hau, Platonen Ideiari kontrajarririk, materiaren eraketaren berezko hatsapena izango da. Aristotelerentzat Izadiak bere helburua du: izaki bakoitza halako moldez eratua da non bere perfekziora jotzen duen, animalia motetatik gizonera, adimenez hornituriko izakira, doan mailaketa bat badelarik. Azkenik, Fisika honek lehen filosofia den Metafisikan aurkitzen du bere oinarria: aldaketaren existentzia dela eta, Aristotelek lehen motorra, higiezina, izate eta pentsamendu hutsa (Jainkoa) denaren izatea aitortzen du. Aristotelek, orobat, beste lan asko idatzi zituen, hala nola moralari buruzkoak (Nikomakoren Etika, Eudemoren Etika); politikari buruzkoak (Politika, Atenasko konstituzioa) eta literatura jeneroen sorkuntza ukitzen dutenak (Poetika, Erretorika). Aristoteleren testuek garrantzi handia izan zuten Islamaren pentsamendua eratzeko eta Eskolastikan tomismoa garatzeko eta, ildo honetatik bertatik, Mendebaldeko pentsaera osoan.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Nikomakorentzako Etika

itzul.: Javier Aguirre

Klasikoak, 2001

Pentsamenduaren Klasikoak

Kategoriak

itzul.: Gotzon Arrizabalaga

Gaiak, 1999

Pentsamendu Garaikidea, 26

Metafisika

itzul.: Javier Aguirre

Klasikoak, 1997

Pentsamenduaren Klasikoak

Hitzorduak

Azken kritikak

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

itzul.: Itziar Diez de Ultzurrun
Amaia Alvarez Uria

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

itzul.: Amaia Astobiza / I?igo Roque
Irati Majuelo

Hitzak palmondo
Silvia Federici

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

itzul.: Be?at Irastorza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

itzul.: Xabier Kintana
Aritz Galarraga

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

itzul.: Aiora Jaka
Jon Jimenez

Bortxaketa
Joyce Carol Oates

itzul.: Xabier Olarra
Ibon Ega?a

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

itzul.: Aiora Jaka
Irati Majuelo

Emakume izoztua
Annie Ernaux

itzul.: Gema Lopez Las Heras
Asier Urkiza

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

itzul.: Edorta Matauko
Nagore Fernandez

Azken sarrerak

2024 Martxoa

Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari

Giorgos Seferis
Poesia kaiera

Anne Hebert
Poesia antologia

Vitale eta Anzaldua
Bi poema

2024 Otsaila

Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak

Sarah Kane
Zartatua/Psikosia 4.48

Natalia Ginzburg
Juduak

2024 Urtarrila

Atahualpa Yupanki
Lau abesti

Daye Tyree
Bost poema

Uxio Novoneyra
Bazterrak

Jose Maria Arguedas
Pongoren ametsa

Claire Keegan
Ekaitzak

Antelme / Farrokhzad
Errepresiopeko hitzak

2023 Abendua

Fadwa Touqan
Bi poema

Munduko Poesia Kaierak

2023 Azaroa

Gloria Fuertesen poesia

Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak

Philip Larkin
Sei poema

Javier Arzuaga
Gauerdi minean

Pasolini
Poemak

2023 Urria

Louise Gluck
Poemak

Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik

Antonia Vicens
Zortzi poema

2023 Iraila

W.H. Auden
Poemak

Bernard Manciet
Mendeurrena

Jon Beistegik euskarari ekarritakoak

Lydia Davis
Terapia

Miroslav Holub
Poemak

Chopin eta Mansfield
Narrazioak

Ho Chi Minh
Gartzelako egunkaria

Joseph Roth
Leviatana

W.W. Jacobs
Tximino atzaparra

2023 Abuztua

Slawomir Mrozek
Narrazioak

Emmy Hennings
Zortzi poema

Raymond Carver
Idazlanak

2023 Uztaila

David Albahari
G?tz eta Meyer (zatia)

Emily Bront?
Poemak

Miroslav Holub
Poemak

Milan Kundera
Literatur lanak

Maria Merce Mar?al
Poesia kaiera

[Sarrera guztiak ikusi]