euskarari ekarriak

1.526 idazle / 3.960 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1232 / 1316

Ramon Llull


Llull, Ramon. Kataluniar idazle mistikoa eta poeta (Palma de Mallorca, 1235 - Tunisia?, 1315). Haren lanak berebiziko garrantzia izan zuen katalanera finkatzeko, eta bere obra mistikoak eragin handia izan zuen Europa osoan. Jaume I.aren zerbitzuan ari zen zaldun baten semea zen eta gortean bizi izan zen gaztetan. Trobadoreen poesia eta zalduneria gaiak ikasi zituen gaztetan eta ongi ikasi zituen arabiera eta islam erlijioa garai hartan Mallorcan ugari ziren musulmanekin. Ezkondu eta bi seme-alaba izan zituen. Hogeita hamar urte zituela, alabaina, agerpen mistiko bat izan zuen (Kristo gurutzean) eta gortea utzi zuen. Frantzisko Asiskoaren bakezaletasunak eraginda, Ipar Afrikan eta Asia Txikian barrena ibili zen, musulmanak kristautzeko asmoz. 1272an, Mallorcako Randa mendian beste esperientzia mistiko bat izan ondoren (unibertso guztia jainkozko dohainez hornitua ikusi omen zuen), ezagupide guztiak arau nagusi batzuetara biltzea erabaki zuen, eta, Anselmo Canterburykoa eskolastika maisuaren oinarri batzuk harturik, bere obra garrantzitsuena idatzi zuen: Ars Magna (1305-1308). Bi tratatu nagusi eman zituen Llull-ek obra honetan: Arbor scientiae (Zientziaren arbola) eta Liber de ascensu et descensu intellectus (Adimenaren gorabeherei buruzko liburua). Llull-ek arrazoien mailara eraman zuen kristautasunaren apologia, musulmanen aurreko eztabaidetan batez ere. Logikaz baliatu zen ezagutza ororen jainkozko jatorria erakusteko. Ramon Llullek katalaneraz eta latinez idatzi zituen bere obrak, eta Jaume II.a erregeak ekialdeko hizkuntzak ikasi eta lantzeko eskola bat sortu zuen Mallorcan, Ramon Llull-en obra islam munduan ezagutarazteko. Elezaharraren arabera harrika hil zuten Ramon Llull Bejaiako hirian, egungo Algerian. 1376an Gregorio XI.a Aita Santuak haren obra kondenatu zuen, fedearen eta arrazoiaren arteko mugak garbi ez zituela eta, baina XIX. mendean eliza katolikoak dohatsu egin zuen. Ramon Llull-ek beste obra ugari idatzi zuen, Blanquerna (1283, «Llibre d'amic e d'amat», Maitalearen eta maitatuaren liburua, poema luzea idatzi zuen eleberri horretan) eta Felix o Llibre de meravelles (1289, Felix edo gauza miragarrien liburua) alegiazko eleberriak, Llivre de l'Orde de cavallería (Zaldun Ordenaren liburua) erlijio obra, Llibre dels gentils i del tres savis (1272-1275, Jentilen eta hiru jakitunen liburua) filosofia liburua eta Llibre de contemplació (Kontenplazio liburua) tarteko. Poema bilduma luzeak ere idatzi zituen: Lo desconhort (Atsekabea) poema liriko-didaktikoa, Cant de Ramon (Ramon-en kantua) etsipenezko poema luzea, eta Plant de Nostra Dona Santa Maria (Andre Dena Mariaren negarra) erlijio sentimenduzko poema.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Animalien liburua

itzul.: Lur erredakzioa

Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999

Hitzorduak

Apirilak 23: Ahmadou Kourouma Independentzien eguzkiak Donostian

Apirilak 24: Annie Ernaux Emakume bat Orion

Apirilak 25: Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Gasteizen

Azken kritikak

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

itzul.: Amaia Apalauza
Bestiak Liburutegia

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

itzul.: Jonathan Lavilla / Javier Agirre
Aritz Galarraga

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

itzul.: Edorta Matauko
Jon Jimenez

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

itzul.: Itziar Diez de Ultzurrun
Amaia Alvarez Uria

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

itzul.: Amaia Astobiza / I?igo Roque
Irati Majuelo

Hitzak palmondo
Silvia Federici

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

itzul.: Be?at Irastorza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

itzul.: Xabier Kintana
Aritz Galarraga

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

itzul.: Aiora Jaka
Jon Jimenez

Bortxaketa
Joyce Carol Oates

itzul.: Xabier Olarra
Ibon Ega?a

Azken sarrerak

2024 Martxoa

Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari

Giorgos Seferis
Poesia kaiera

Anne Hebert
Poesia antologia

Vitale eta Anzaldua
Bi poema

2024 Otsaila

Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak

Sarah Kane
Zartatua/Psikosia 4.48

Natalia Ginzburg
Juduak

2024 Urtarrila

Atahualpa Yupanki
Lau abesti

Daye Tyree
Bost poema

Uxio Novoneyra
Bazterrak

Jose Maria Arguedas
Pongoren ametsa

Claire Keegan
Ekaitzak

Antelme / Farrokhzad
Errepresiopeko hitzak

2023 Abendua

Fadwa Touqan
Bi poema

Munduko Poesia Kaierak

2023 Azaroa

Gloria Fuertesen poesia

Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak

Philip Larkin
Sei poema

Javier Arzuaga
Gauerdi minean

Pasolini
Poemak

2023 Urria

Louise Gluck
Poemak

Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik

Antonia Vicens
Zortzi poema

2023 Iraila

W.H. Auden
Poemak

Bernard Manciet
Mendeurrena

Jon Beistegik euskarari ekarritakoak

Lydia Davis
Terapia

Miroslav Holub
Poemak

Chopin eta Mansfield
Narrazioak

Ho Chi Minh
Gartzelako egunkaria

Joseph Roth
Leviatana

W.W. Jacobs
Tximino atzaparra

2023 Abuztua

Slawomir Mrozek
Narrazioak

Emmy Hennings
Zortzi poema

Raymond Carver
Idazlanak

2023 Uztaila

David Albahari
G?tz eta Meyer (zatia)

Emily Bront?
Poemak

Miroslav Holub
Poemak

Milan Kundera
Literatur lanak

Maria Merce Mar?al
Poesia kaiera

[Sarrera guztiak ikusi]