euskarari ekarriak

1.355 idazle / 3.549 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1562-11-25 / 1635-08-27

Lope de Vega


Vega y Carpio, Lope de. Espainiar idazlea (Madril, 1562 - Madril, 1635). Espainiako literaturaren historiako poeta eta antzergile nagusietako bat eta emankorrena da Lope de Vega. Literaturako jenero guztiak maisutasunez landu zituen, eta Espainiako antzerkigintzaren eraberritzaile izateagatik da batez ere ezaguna. Lopek gorabehera handiko bizitza izan zuen, eta hartan hartzen dute oinarria bere lan gehienek. Etxe xume bateko semea zen. Madrilgo Jesusen Lagundiaren eskolan ikasi zuen bi urtez, eta geroago Avilako apezpikuaren zerbitzari egon zen. Dirudienez, hark Alcala de Henaresko unibertsitatera eraman zuen (1576), eta, 1580-1582 bitartean, Las Navasko markesaren zerbitzuan zegoela, Salamancako unibertsitatean ere ikasi zuen. 1583an Azore uharteetako bat hartzera zihoan espedizioan itsasoratu zen. 1588an Madrildik erbesteratu zuten maitale izandako Elena Osorio eta haren sendiari egindako irain-idazkiengatik; bere poemetako Filis da emakume hori. Orduan nobleziako emakume bat, Isabel de Urbina, bahitu zuen, eta harekin ezkondu zen 1588an. Urte horretan bertan Armada Garaitezinean itsasoratu zen Ingalaterrerantz, eta handik itzultzean Valentziara joan zen emaztearekin bizitzera. Geroago Malpicako markesaren eta Albako dukearen idazkari izan zen Toledon eta Alba Tormeskoan. 1595ean emaztea hil zen eta, ondoren, salatzaileen barkamena zuela, Madrila itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. 1596an emakume batekin ezkondu gabe bizitzeagatik epaitu zuten, eta Micaela Luján-ekin hasi zen harremanetan (bere poemetako Camila Lucinda), baina Juana de Guardo-rekin ezkondu zen 1598an. Urte batzuetan Toledon izan ondoren 1610etik aurrerra Madrilen bizi izan zen. Semeetako bat eta bigarren emaztea hil zitzaizkion, erlijio krisi sakona izan zuen, eta 1614an apaiz egin zen. Handik bi urtera bere bizitzaren azken urteetan lagun izan zuen Marta de Nevaresekin hasi zen madrildarrek gaizpidetzat hartu zuten harremanetan. 1632an hil zen Marta, Loperen poemetako Amarilia. n Lope de Vegaren obra Erdi Aroko herri tradizioaren eta Aristoteleren eta Horazioren obretan oinarritzen diren Berpizkundeko teorien arteko sintesia da. Era guztietako neurriak eta jeneroak erabili zituen poesian, eta lirika herrikoiak zein landuak erakarri bazuen ere, Lope, oro har, "argitasunaren" aldeko izan zen. Batez ere antzerkiak idatzi zituen; 500 baino gehiago gorde dira, bere bizitzako azken hogeitamar urtetan idatziak gehienak, era guztietako gaiak eta argumentuak erabiltzen dituztenak: auto sacramental deritzanak (El viaje del alma, La siega...), erlijioa gaitzat duten komediak (Barlan eta Josafa...), mitologia gaitzat dutenak (Adonis eta Venus...), atzerriko historia eta historia klasikoa gaitzat dutenak (Roma abrasada, Moscoviako dukea), Espainiako kroniketan eta elezaharretan oinarritutakoak (Alkaterik hoberena, Erregea, Olmedo-ko zalduna, Peribáñez eta Ocañako gomendatorea, Fuente Ovejuna, Zalameako Alkatea), amodio eta ohiturazkoak (Ortuzainaren zakurra, Dama ergela). Komedia horien artean ezagunenak Espainiako historian oinarrituak dira; obra horietan, dramaren haria maisutasun handiz ehuntzen duela, Lopek ohorea eta zintzotasuna onesten ditu eta erregea goraipatzen du herriaren eskubideen babesle gisa, ustelkerian eta handinahikerian murgilduta dauden nobleen eta handikien aurrean. Poesian aipagarriak dira La Dragoneta (1598) eta La Gatomaquia (1634) narrazio-poema luzeak, gai mitologikoa edo epikoa darabiltenak, eta, poema laburren artean, Errimak (1602), Errima sakratuak (1614), Romancero espiritual (1619) eta Marta de Nevares hil zenean haren omenez idatzitako Amarilis (1633) egloga. Prosan idatziak dira berriz artzain-jeneroko La Arcadia (1598) eta nobela dramatiko bat, autobiografikoa, elkarrizketez osatua eta La Celestina-rekin zerikusi handia duena, La Dorotea (1632). Antzerkigintza berritu zuen Lopek, ordu artekoaren sintesia eginez eta handik aurrera nagusi izan zenaren ildoa irekiaz, Arte nuevo de hacer comedias (1609) obra teoriko-didaktikoan azaldutakoaren arabera: araudi klasikoa baztertuta, ekintza garai eta toki ezberdinetan gauzatzea; obra hiru ekitalditan banatzea eta neurri desberdinak erabiltzea; gertaera nagusiaren parean bigarren mailako beste bat sartzea eta -ez nahita nahiez, hala ere- elementu komikoak eta trajikoak batera erabiltzea; eta erlijioa, erregea eta ohorea goraipatzea.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Fuenteovejuna

itzul.: Lur erredakzioa

Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999

Zer da au?

itzul.: Igotz

Príncipe de Viana - 120, 1976

Bihar

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1943

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Prantzisko Aita Serafindarraren eztaiak

itzul.: ?

Irugarrengo Prantzisko'tarra - 159, 1926

Hitzorduak

Urtarrilak 24: Cortazarren Antologia apetatsua Tolosan

Urtarrilak 25: Gerrak ez du emakume aurpegirik Gasteizen

Azken kritikak

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

itzul.: Irene Aldasoro
Joannes Jauregi

Xala
Cynthia Ozick

itzul.: Koro Navarro
Aiora Sampedro

Gizakia zentzu bila
Viktor E. Frankl

itzul.: Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel
Igor Elordui Etxebarria

Begirada
Jean-Paul Sartre

itzul.: Juanmari Agirreurreta
Joannes Jauregi

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

itzul.: Garazi Arrula Ruiz
Peru Iparragirre

Nagusia kanpoan bizi da / 1928ko martxoaren 15a
Takiji Kobayashi

itzul.: Hiromi Yoshida
Joannes Jauregi

Testamentua
François Villon

itzul.: Matias Mugica
Jose Luis Padron

Testamentua
François Villon

itzul.: Matias Mugica
Aitor Francos

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

itzul.: Iker Sancho
Peru Iparragirre

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

itzul.: Luis Berrizbeitia
Aiora Sampedro

Azken sarrerak

2018 Urtarrila

Dr. Atl
Beila

2017 Abendua

Fatima Mernissi
38 talla da harem-a

Qissat. Palestinako emakumeen ipuinak

2017 Azaroa

Shuntaro Tanikawa
Zazpi poema

Hoda Ablan
Zazpi poema

2017 Urria

Lluis Llach
Sei kantu

Jose Rizal
Nire azken adioa

Seamus Heaney
Poema antologia

Rosalia de Castro
Poema antologia

Chuya Nakahara
Poema antologia

Inge Müller
16 poema

2017 Iraila

Carson McCullers
Jockeya

Alfonso R. Castelao
Nos / Gu

Jean Genet
Lau orduz Xatilan

Walt Whitman
Belar hostoak (zazpi kantu)

2017 Abuztua

Charles Baudelaire
Zortzi poema

W.B. Yeats
Hamar poema

Langston Hughes
Zazpi poema

2017 Uztaila

Gloria Fuertes
Antologia

Roberto Arlt
Hiru aguafuerte

Assata Shakur
Bost poema

2017 Ekaina

Jordi Badiella
Poemak

Juan Goytisolo
Sugarrak, hausterreak, desmemoria

Gwendolyn Brooks
Rudolph Reeden balada

Rosario Castellanos
Hamahiru poema

2017 Maiatza

Monique Wittig
Pentsamendu heterozuzena

Langston Hughes
Etxea

Carlos Casares
Idazle didaktiko bat

Sakutaro Hagiwara
Bost poema

[Sarrera guztiak ikusi]