1608-12-09 / 1674-11-08
John Milton
Milton, John. Britainiar olerkaria (Londres, 1608 - Londres, 1674). Cambridge-ko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaztaroan, ingelesez eta latinez idatzitako poemen artean, "L'Allegro" ("Alaia"), "Il Pensieroso" ("Pentsalaria") eta "Ode on the Morning of Christ's Nativity" (1629, "Kristoren Jaiotzaren goizeko oda") dira ezagunenak. Ondoren, literaturari, arteari eta musikari buruzko ikasketak sakondu zituen; garai hartan Comus (1634) maskarada eta Lycidas (1638) elegia idatzi zituen. Ikasketen osagarri gisa urte beteko bidaia egitea erabaki zuen. Italian zegoela Karlos I.aren eta Parlamentuaren artean izan ziren liskarren berri izan zuen eta, Ingalaterrara itzulirik, erlijio askatasunaren alde idazten hasi zen: eliza anglikanoaren eta monarkiaren kontra ihardun zuen batez ere. Areopagitica (1644) obran prentsa askatasunaren alde egin zuen. Ondoren Cromwell-en errepublikako idazkaria izan zen, baina monarkia berriro ezarri zenean (1660) esetsia eta behartsu bizi izan zen. Urte horretan bertan begietako eritasun baten ondorioz itsu geratu zen, eta bere lanak diktatu behar izan zituen harrezkero. Haren Paradise Lost (1667, Paradisu galdua), ingelesezko epika liburu nagusitzat hartu ohi da: 12 kantutan banatutako olerki epikoa da, Jaungoikoak Adan eta Eba paradisutik egotzi zituenekoak kontatzen dituena. Lan horrek bigarren zatia ere izan zuen: Paradise Regained (1671, Paradisu berreskuratua). Urte horretan bertan Miltonek Samson Agonistes (1671, Sanson agonista) eman zuen argitara. Lan horiez gainera 23 soneto idatzi zituen, hemezortzi ingelesez eta bost italieraz, adituen ustez, inoiz idatzi diren onenetakoak. John Milton, Shakespeare-kin batera, Britainia Handiko olerkari nagusia da.
Paradisu galdua
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
itzul.: Itziar Diez de Ultzurrun
Amaia Alvarez Uria
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
itzul.: Amaia Astobiza / I?igo Roque
Irati Majuelo
Hitzak palmondo
Silvia Federici
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
itzul.: Be?at Irastorza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
itzul.: Xabier Kintana
Aritz Galarraga
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
itzul.: Aiora Jaka
Jon Jimenez
Bortxaketa
Joyce Carol Oates
itzul.: Xabier Olarra
Ibon Ega?a
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
itzul.: Aiora Jaka
Irati Majuelo
Emakume izoztua
Annie Ernaux
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Asier Urkiza
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
itzul.: Edorta Matauko
Nagore Fernandez
2024 Martxoa
Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari
2024 Otsaila
Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak
Sarah Kane
Zartatua/Psikosia 4.48
2024 Urtarrila
Jose Maria Arguedas
Pongoren ametsa
Antelme / Farrokhzad
Errepresiopeko hitzak
2023 Abendua
2023 Azaroa
Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak
2023 Urria
Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik
2023 Iraila
Jon Beistegik euskarari ekarritakoak
Chopin eta Mansfield
Narrazioak
Ho Chi Minh
Gartzelako egunkaria
2023 Abuztua
2023 Uztaila
David Albahari
G?tz eta Meyer (zatia)