euskarari ekarriak

1.526 idazle / 3.960 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1580-09-14 / 1645-09-08

Francisco de Quevedo


Quevedo y Villegas, Francisco de. Idazle, diplomatiko eta politikari espainiarra (Madril, 1580 - Villanueva de los Infantes, Ciudad Real, 1645). Umetako eta gaztetako urteak politika eta erlijio giroan igaro zituen. Jesuitekin egin zituen letrak ikasketak, Madrilen; 1596-1600. urteetan hizkuntza klasikoak, frantsesa, italiera, eta filosofia ikasi zituen Alcalan, eta horietan lizentziatura lortu zuenean Valladolid-a joan, ezin jakin ahal izan den arrazoiren bategatik, eta han teologia eta patrologia ikasten aritu zen. Uste denez apaiz egin edo ez ere ibili zen. 1606an bide horri utzi eta Madrilgo gortera itzuli zen. Bi giro horien eragina nabaria da Quevedoren lanetan: idatzietan erabili zituen gai nagusiak morala, politika, satira eta umorea dira hain zuzen. Oso gazterik, 25 urte zituela, argitaratu zituen lehenengo idazlanak, eta bere garaiko idazlerik ezagunenekin harremanetan ere garaitsu horretan jarri zen: Góngora, Cervates... 1613an Siziliara joan zen Diego Téllez Girón, Osunako dukeak gonbidaturik. Han agertu zituen politikarako dohaiak. Bere eraginez Osunako dukea Napoliko erregeorde izendatu zuten. Bestalde, Veneziako hiriaren aurkako politika pizten saiatu zen, baina ahalegin horretik ez zuen alde onik atera, batetik Osunako kondearekin haserretzera eta bestetik Venezia utzi behar izatera eraman baitzuen horrek. Handik Madrilgo gortera itzuli zen berriro. Garai horretan Osunako kondearen eta Olivaresen artean sortu zen auzian kondearen alde egin zuen Quevedok, eta soneto aipatu bat idatzi zuen honen ohoretan. Baina 1621. urtetik aurrera Olivaresi hurbiltzen saiatu zen eta zenbait gutun eta beste hainbat lan hori goratzen zutenak idatzi zituen. Horietan ezagunena Cómo ha de ser el privado komedia da, ezagutzen den bere antzerki lan oso bakarra. 1623-1626. urteetan Felipe IV.aren idazkari eta haren zenbait bidaiatako (Andaluziara, Aragoira) laguntzaile gisa ibili zen. Urte horietakoren batean Esperanza de Aragón, bera baino zaharrago eta hiru haurren ama zenarekin ezkondu, eta hilabete batzuetara apartatu ziren. 1635-1639 bitarteko urteak Torre de Juan Abaden (Ciudad Real) bizi izan zen bere idazlanei emana. Han bizi zela atxilotu zuten berak idatzia uste izan den Católica, sacra, real Majestad obrak erregerengan eragindako haserrearen ondorioz. Literatura jenero askotako obrak idatzi zituen, bai prosan eta bai olerkigintzan. Prosan, ezagunenak dira: La culta latiniparla, Aguja de navegar cultos, Política de Dios, gobierno de Cristo (1617an idatzia eta 1635an argitaratua), La cuna y la sepultura (1635), Tratado de la Providencia de Dios (1841), La vida de Marco Bruto, El Buscón (Historia de la vida del Buscón llamado don Pablos, ejemplo de vagabundos y espejo de tacaños); mende horren lehen hamar urteetan idatzia eta 1626an argitaratua, Los sueños (1627), El sueño del juicio final, El alguacil alguacilado, Las zahúrdas de Plutón, El mundo por dentro (denak 1607 eta 1612 bitartean idatziak). Gaztelerazko literaturan izan diren idazleetan zorrotzenetakoa da Quevedo, bai erabili zituen gaien aldetik eta bai hizkera erabiltzeko moduaren aldetik ere. Adierazteko zeukana zehatz eta labur idazten zuen; hitzak elkarrekin lotzeko, horien artean lotura bereziak sortzeko eta adierazpen berriak emanarazteko dohai berezia zuen. Horregatik, kontzeptista joerako idazleen artean sartu izan da.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Sonetoak

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2008

Xerkari

itzul.: Lukax Dorronsoro

Hiria, 2007

Begiko ahots...

itzul.: Pello Zabaleta

Senez-13, 1992

Bizitzako engainuari dagozkion damutasun eta malkoak

Zintzhilik, 1986

Hitzorduak

Apirilak 23: Ahmadou Kourouma Independentzien eguzkiak Donostian

Apirilak 24: Annie Ernaux Emakume bat Orion

Apirilak 25: Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Gasteizen

Azken kritikak

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

itzul.: Amaia Apalauza
Bestiak Liburutegia

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

itzul.: Jonathan Lavilla / Javier Agirre
Aritz Galarraga

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

itzul.: Edorta Matauko
Jon Jimenez

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

itzul.: Itziar Diez de Ultzurrun
Amaia Alvarez Uria

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

itzul.: Amaia Astobiza / I?igo Roque
Irati Majuelo

Hitzak palmondo
Silvia Federici

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

itzul.: Be?at Irastorza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

itzul.: Xabier Kintana
Aritz Galarraga

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

itzul.: Aiora Jaka
Jon Jimenez

Bortxaketa
Joyce Carol Oates

itzul.: Xabier Olarra
Ibon Ega?a

Azken sarrerak

2024 Martxoa

Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari

Giorgos Seferis
Poesia kaiera

Anne Hebert
Poesia antologia

Vitale eta Anzaldua
Bi poema

2024 Otsaila

Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak

Sarah Kane
Zartatua/Psikosia 4.48

Natalia Ginzburg
Juduak

2024 Urtarrila

Atahualpa Yupanki
Lau abesti

Daye Tyree
Bost poema

Uxio Novoneyra
Bazterrak

Jose Maria Arguedas
Pongoren ametsa

Claire Keegan
Ekaitzak

Antelme / Farrokhzad
Errepresiopeko hitzak

2023 Abendua

Fadwa Touqan
Bi poema

Munduko Poesia Kaierak

2023 Azaroa

Gloria Fuertesen poesia

Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak

Philip Larkin
Sei poema

Javier Arzuaga
Gauerdi minean

Pasolini
Poemak

2023 Urria

Louise Gluck
Poemak

Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik

Antonia Vicens
Zortzi poema

2023 Iraila

W.H. Auden
Poemak

Bernard Manciet
Mendeurrena

Jon Beistegik euskarari ekarritakoak

Lydia Davis
Terapia

Miroslav Holub
Poemak

Chopin eta Mansfield
Narrazioak

Ho Chi Minh
Gartzelako egunkaria

Joseph Roth
Leviatana

W.W. Jacobs
Tximino atzaparra

2023 Abuztua

Slawomir Mrozek
Narrazioak

Emmy Hennings
Zortzi poema

Raymond Carver
Idazlanak

2023 Uztaila

David Albahari
G?tz eta Meyer (zatia)

Emily Bront?
Poemak

Miroslav Holub
Poemak

Milan Kundera
Literatur lanak

Maria Merce Mar?al
Poesia kaiera

[Sarrera guztiak ikusi]