euskarari ekarriak

1.363 idazle / 3.569 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1844-10-15 / 1900-08-25

Friedrich Nietzsche


Nietzsche, Friedrich. Alemaniar filosofoa (Röcken, 1844 - Weimar, 1900). Bonn-en eta Leipzig-en filosofia klasikoa ikasi zuen eta hogeita bost urte zituela filosofia irakasten hasi zen Basileako unibertsitatean, Suitzan. 1879an sifilisak jo eta lanpostua utzi behar izan zuen gaixoturik. 1889an burua galdu zuen, eta 1900ean hil zen guztiz eroturik. Haren obra aipagarri batzuk: Tragediaren sorrera (1872), Gizatarra, gizatarregia (1878), Honela mintzatu zen Zaratustra (1883, X. Mendigurenek euskarara itzulia), Ongiaz eta gaizkiaz Haraindi (1886), Moralaren genealogia (1887), Itzulera etengabea (1888) eta Ecce Homo, (1908an argitaratua) besteak beste. n Nietzscheren eraginak eta pentsamendua. Nietzschek itzal handia izan du Europako kulturan. Schopenhauer filosofoak eta Wagner musikalariak eragin handia izan zuten beregan, eta hortik etor zekiokeen literaturarako eta arterako zuen zaletasuna. Halaber, oso ondo ezagutzen zuen greziar kultura eta eragin handia izan zuen horrek bere pentsamenduan. Bere filosofiaren ardatza gizonaren bizitza da, bizitzaren balioak, eta horren inguruko morala. Hala, arrazoiaren aurkako filosofia joera sortu zuen (bitalismoa) Hegelen filosofia errazionalaren kritikan oinarri hartuz. Nietzscheren ustez gizonak mugarik gabe bizitzeko borondatea du funtsean, baina oztopo bat aurkitzen du bere bidean, bizitza bera, atsekabez eta oztopoz betea; hala, gizonaren eginkizun gorena trabak gainditzea da, ez etsitzea eta bere burua gainditzea etengabe (hortik super-gizonaren ideia). Kristautasunari kritika zorrotza egin zion, etsipenaren kultura zabaldu eta gizona makurturik bizitzera eramaten duelako. Nietzschek, hain gogor kritikatu zituen positibistek bezala, metafisika gaitzetsi, Jainkoarenganako fedea ezetsi eta ukatu egiten zuen arimaren hilezkortasuna. Baina, aldi berean, Europako kulturaren eta moralaren kontra ekin zion, pentsamendu errazionala eta zientifikoa zabaltzen zituelako eta horrekin gizonaren intuizioa eta berezko sena itzaltzen zituelako. Hala, mendebaleko kulturaren erroetara bideratu zuen bere kritika lehenik eta behin: greziar kulturara. n Greziar kulturaren eragina Nietzscheren filosofian. Nietzschek bi joera bereizten zituen antzinako Grezian; bata zen apolotarra (Apolo jainkoarena), argiaren, orekaren eta errazionalismoaren sinbolo dena; bestea da dionisiarra (Dionisos jainkoarena, ardoaren eta eromenaren jainkoarena, alegia), grinaren, oparotasunaren, eromenaren, erotismoaren eta bizitzaren sinbolotzat hartzen dena. Lehenengo joera errazionalista hori Grezia klasikoaren irudia da, mendebaleko kulturara igaro dena; bestea, dionisiarra, Nietzschek bere egin zuen eta, hain zuzen, bizitzeko gogo hori jarri zuen bere pentsamenduaren oinarrian. n Itzulera etengabea. Nietzschek Heraklitogantik datorren ideia bat erabili zuen; gauzen eta gertaeren "itzulera etengabea"rena. Bere ustez munduan gertatu den oro berriro errepikatuko da, zitalkeriak eta gauza makurrak barne. Baina gizonak alda dezake mundua, indarrean diren balio guztiak aldaraziz eta bere burua gaindituz; hala, super-gizona sortuz joango da. n Nietzscheren super-gizona. Nietzsche berdintasuna eta demokrazia eskatzen zuten joera guztien aurka agertu zen, gizabanakotasun indartsua, bestea azpiratzeko gai zena, miresten baitzuen. Ondasun gorena bizia bera zen Nietzscherentzat, eta horren baitan gailentasuna eta ahalmena eskuratzeko nahia zegoela uste zuen. Gizonak bere burua gainditu behar du, super-gizona izatera iritsi, eta horretarako ez du izan behar begirunerik eta besteenganako errukirik. Horrek guztiak moralaren ikuspegi berri bat izatera eraman zuen. n Jaunen morala eta esklaboen morala. Nietzschek aparteko gorrotoa zion Kant-en etikari, betebeharrei eta erantzunkizunei hark ematen zien garrantziagatik, eta beste hainbeste esan daiteke kristau moralaz. Nietzschek bizitza bera baino ez zuen aintzat hartzen, bizitza indartsua, osasuntsua, menderatzeko borondatea duena. Errukia eta ahuldadea ziren beretzat gaitzik larrienak. Bi moral mota bereizten zituen; bata jaunen morala zen, indar handikoa, gorena, bizitzaren bultzadak baieztatzen zituena; bestea esklabo eta morroiena zen, ahula, errukizkoa, bizitzan konfidantzarik ez zuena. Ideia horietan oinarriturik eraiki zuten bere ideologia arrazista eta gerrazalea Hitler-ek eta nazioek. Nietzschek gerraren balioak goraipatzen zituen; berarentzat gerrak gizonaren bertute asko utzi zituen agerian: ausardia, eskuzabaltasuna edo elkarlaguntza, besteak beste. Dena den, Nietzscheren pentsamendua irrazionalismo modernoaren adierazpide osoena da, eta interpretazio ugari egiteko bidea ematen du.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Wagner afera / Nietzsche Wagnerren kontra

itzul.: Unai Casas Antia

EHU, 2010

Limes, 13

Moralaren genealogia

itzul.: Xabier Mendiguren Bereziartu

Klasikoak, 1997

Pentsamenduaren Klasikoak

Honela mintzatu zen Zaratustra

itzul.: Xabier Mendiguren Bereziartu

Klasikoak, 1992

Pentsamenduaren Klasikoak

Mendi gailurretatik

itzul.: Jon Mirande

Gernika, 1952

18

Hitzorduak

Apirilak 26: On Casmurro Lizarran

Apirilak 27: Filiala Iruņean

Azken kritikak

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

itzul.: Uxue Alberdi
Alex Uriarte

Filiala
Sergei Dovlatov

itzul.: Amaia Apalauza, Aroa Uharte
Joannes Jauregi

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

itzul.: Ainhoa Caballero
Aritz Galarraga

Poesia kaiera
Chuya Nakahara

itzul.: Hiromi Yoshida
Igor Estankona

Gizakia zentzu bila
Viktor E. Frankl

itzul.: Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel
Javier Rojo

Caliban eta sorgina
Silvia Federici

itzul.: Edurne Lazkano / Aitor Arruti
Amaia Alvarez Uria

Hotsa eta ardaila
William Faulkner

itzul.: Asun Garikano
Joannes Jauregi

Soldataren patriarkatua
Silvia Federici

itzul.: Amaia Astobiza
Aiora Sampedro

Poesia kaiera
Seamus Heaney

itzul.: Xabi Borda
Igor Estankona

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

itzul.: Josu Zabaleta
Joannes Jauregi

Azken sarrerak

2018 Apirila

Al Berto
Poesia kaiera

Ezra Pound
Poesia kaiera

Manuel de Pedrolo
Bi idazlan

2018 Martxoa

Figuera, Celaya, Basaldua
Erdarazko poetak

Hugo Claus
Bi poema

NoViolet Bulawayo
Jo dugu Budapest

M. Valerio Martzial
Epigramak

2018 Otsaila

Valentin Paz-Andrade
Uma-oncitic negarra

Idea Vilariņo
Poemak

Alejandra Pizarnik
Hamabost poema

Muriel Spark
Atzean utzia naizen neska

2018 Urtarrila

Boris Vian
Desertorea

Elisa Mujica
Zirkulua

Hainbat egile
Hamahiru ate

Dr. Atl
Beila

2017 Abendua

Fatima Mernissi
38 talla da harem-a

Qissat. Palestinako emakumeen ipuinak

2017 Azaroa

Shuntaro Tanikawa
Zazpi poema

Hoda Ablan
Zazpi poema

2017 Urria

Lluis Llach
Sei kantu

Jose Rizal
Nire azken adioa

Seamus Heaney
Poema antologia

Rosalia de Castro
Poema antologia

Chuya Nakahara
Poema antologia

Inge Müller
16 poema

2017 Iraila

Carson McCullers
Jockeya

Alfonso R. Castelao
Nos / Gu

Jean Genet
Lau orduz Xatilan

Walt Whitman
Belar hostoak (zazpi kantu)

2017 Abuztua

Charles Baudelaire
Zortzi poema

W.B. Yeats
Hamar poema

Langston Hughes
Zazpi poema

[Sarrera guztiak ikusi]